Albisteak
“Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?” hitzaldia izango da hilaren 18an Alonderon
— 2022-01-13Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBA Gurasoak ekimenaren baitan, “Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?” hitzaldia eskainiko du Irati Lezamak, hilaren 18an, arratsaldeko 18:00etan hasita, Alonderoko kultur aretoan. TREBA Gurasoak prestakuntza-ekimenarekin, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatu nahi dira, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko.
Hitzaldiaren helburua, familiei seme-alaben hazkuntzan izaten den kezka handienetako bati buruzko informazio ematea da: “Substantzien kontsumoa nerabeen eta gazteen artean, batez ere alkoholarena, tabakoarena eta kanabisarena”.
Saioan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Izena eman nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute 688 684 029 zenbakira. Gutxienez, 10 laguneko taldea osatu beharko da saioa aurrera eramateko.
Bigarren hitzaldia Arroabean
TREBA Gurasoak ekimenaren baitan “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean” hitzaldia eskainiko dute Arroabean. Donna Apellanizek eskainiko du saioa baina data oraindik zehazteko dago.
Egin zaitez bazkide