Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBA Gurasoak ekimenaren baitan, “Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?” hitzaldia eskaintzekoa zen gaur arratsaldean Irati Lezama. Zestoako Udaleko Gaztedi Sailak jakinarazi duenez, saioa otsailaren 9ra atzeratu dute. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Alonderoko kultur aretoan.
Saioaren helburua, familiei seme-alaben hazkuntzan izaten den kezka handienetako bati buruzko informazio ematea da: “Substantzien kontsumoa nerabeen eta gazteen artean, batez ere alkoholarena, tabakoarena eta kalamuarena”. Saioan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute dute 688 684 029 telefono zenbakian.