Albisteak

‘Sweeney’ antzezlana Azpeitiko Antzerki Topaketetan izango da

2016ko Zestoako Antzerki Astean Sweeney antzezlana ikusteko aukera izan genuen zestoarrok. Oraingo honetan, Azpeitiko Antzerki Topaketetan aurkeztuko dute Sweeney Eromen Produkzioak taldekoek.

Atzo, urriak 26, izan zen Azpeitiko Antzerki Topaketen aurkezpena, eta bertan izan ziren Amancay Gaztañaga eta Mikel Ibarguren Eromen Produkzioak taldeko kideak. Azaroaren 18an izango da Sweeney ikusteko aukera Soreasun (21:30). Sarrerak azpeitia.eus webgunean edo antzezlana baino ordu bete lehenago lehiatilan eskuratu daitezke.

Hemen duzue Azpeitiko Antzerki Topaketen egitaraua osorik:

  • Azaroak 1. L’entresor (Tetes De Mules), 17:00etan eta 19:00etan, plazan.
  • Azaroak 4. Francoren bilobari gutuna (Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia), 21:30ean, Soreasun.
  • Azaroak 5. Koaderno Zuri (Hika Teatroa), 21:30ean, Soreasun.
  • Azaroak 6. IV. Antzerki Eskolen Eguna. Ehazek antolatuta eta Kabia taldearen eskutik, tailerrak izango dira, 10:30ean plazatik abiatuta. Jarraian, ogitartekoak izango dira Sanagustin Kulturgunean. –Gu (Borobil teatroa), 17:00etan, Soreasu antzokian.
  • Azaroak 7, 8, 9. Eskola edo gaztetxoei zuzendutako antzerkia, 11:00etan, Soreasun.
  • Azaroaren 2tik 15era. Corrado Massacciren Zirkoa eta txotxongiloa erakusketa, Betharram aretoan. Ikastetxeentzat bisita gidatuak izango dira.
  • Azaroak 10. Sarean kateatuak (Nomofobikak), 21:00etan, udaletxeko ganbaran.
  • Azaroak 11. Mami Lebrun (Xake Produkzioak), 21:30ean, Soreasun.
  • Azaroak 12. Bi Izarren Kalenturak (Txalo produkzioak), 21:30ean, Soreasun.
  • Azaroak 13. Futbolariak Eta Printzesak (Eidade), 17:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 18. Sweeney (Eromen Produkzioak), 21:30ean, Soreasun.
  • Azaroak 19. E, Petre! (Astrolabiun Teatroa), 21:30ean, Soreasun.
  • Azaroak 20. Azken Eguzkilorea (Patata Tropikala), 17:00etan, Soreasun.
  • Azaroak 24. Zerura Eroria (Anodino Teatroa), 21:30ean, Gaztetxean. 20:00etatik 21:15era jantoki bejetarianoa izango da.
  • Azaroak 25. Mr. Señora (Metrokoadroka), 21:30ean, Gaztetxean.  20:00etatik 21:15era jantoki bejetarianoa izango da.
  • Azaroak 26. Iñaki Bergara Pio-ri eta Kontxu Odriozolari azken agurra egingo diote. Ahantzitako oroitzapenak kontzertu antzeztua izango da, 21:30ean, Soreasun.

Argazkia: uztarria.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.