Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Eromen Produkzioak taldeak Sweeney antzezlana aurkeztuko du Zumaian ostiral honetan. Aita Mari zinean izango da emanaldia 22:00etan hasita.
2016ko Zestoako Antzerki Astean estreinatu zuten Stephen Sondheim-en “Sweeney Todd” obran oinarritutako euskarazko komedia. Azpeitiko Antzerki Topaketen azken edizioan publikoaren saria irabazi zuen Amancay Gaztañagak zuzendutako obrak. Eromen Produkzioak taldeak aurkezten dituen lan guztietan bezala, Zestoako hainbat aktorek hartzen dute parte obra honetan ere.
Sarrerak 5 euroan daude aurrez salgai Zumaiako turismo bulegoan.
IRUZKINDU