Talo tailerrean sabela aseta
— 2023-11-17Asteazkenean, azaroak 15, euskaltegiko ikasle eta irakasleok talo tailerra egin genuen. Taloak aitzaki hartuta, 30etik gora ikaslek elkar ezagutzeko aukera aprobetxatu zuten.
Euskara eskoletatik kanpo euskaraz modu informalean praktika egiten jarraitzeko modu bikaina izan zen;
gainerako taldeetako kideekin elkartu, Euskal Herriko gastronomia ezagutu eta sabelak aseta atera ginen.
Ikasturtea aurretik dugu, ordea, eta jendearen euskara egarria asetzeko lanean jarraituko dugu, taloak egiten bezala jo ta ke!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide