Albisteak

“Telefono morea” martxan egongo da Arroabeko Karmen jaietan

Arroabeko Talde Feministak erasoen kontrako protokoloa prestatu du Karmen jaietarako. Erasoren bat gertatuko balitz, 615768980 zenbakia duen “telefono morea” egongo da martxan 24 orduz, erasoa artatzeko.

Arroabeko Talde Feministaren eskariari erantzuteko jarri du telefonoa Zestoako Udalak eta aurrerantzean gainontzeko auzo zein herriguneko festa batzordeen esku uzteko asmoa azaldu du udal gobernuak.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide