Testigantza bilketa martxan da
— 2021-02-17“Burgesiaren kontrola antolakuntzaz gainditu” dinamikaren harira testigantza bilketa jarri dugu martxan Zestoako kideok.
Pandemiari aurre egiteko osasun baliabideak hornitzetik urrun, aterbaide polizialaren hautua egin du burgesiak. Horren baitan ulertu behar dugu azken hilabeteetako polizia-jazarpenaren gorakada eta kaleetako presentzia polizial itogarria. Isunak, jipoiak, identifikazioak edo atxiloketak eguneroko ogia diren garaiak dira bizi ditugunak. Horrek erakusten du estatu totalitario bat marrazten ari direla.
Gazteok kriminalizatzeko estrategia nabarmena da eta horrek indar polizialei zilegitasuna ematen die gazteon aurka errepresio forma ezberdinak erabiltzeko.
Horren guztiaren aurrean, errepresioa jasan duen pertsona edo kolektibo oro animatzen dugu bere kasua partekatzera. Soilik antolakuntza komunistaz gaindituko dugulako burgesiaren kontrola.
Harremanetarako: gks_urolaerdia@riseup.net edo jarri harremanetan GKS Zestoako kide batekin
Egin zaitez bazkide