Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Kontzertura joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, Turismo Bulegoan.Thierri Biskary musikariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, kiroldegian. Beste hainbat musikarirekin igoko da oholtza gainera, horien artean, Beñat Etxabe zestoarra.
Joan den urtean Udalak antolatutako Udan zer Zestoan? egitasmoaren baitan egitekoak ziren kontzertua baina baina orduko egoera zela eta, bertan behera gelditu zen. Orain, ia urtebete pasata egingo dute kontzertua eta ezinbestekoa izango da bertaratzeko aurrez izena ematea. Horretarako, Turismo Bulegora deitu (943 86 88 12) beharko da, bihartik aurrera.