Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arroabeko auzo elkarteak bultzatuta, tirolina jarri dute Sakulupe parkean. Auzoko guraso elkarteak hartu du bere gain tirolina jartzeko materialaren ordainketa.
Iazko Karmen jaietan zabaldu zuten Sakulupe parkea. Herritarrak auzolanean txukundu zuten gunea eta orain, parkea ontzeko asmotan, tirolina bertan kokatzea erabaki dute. Duela 15 egun jarri zuten, haur eta gaztetxoen gozamenerako.