Albisteak

Total training, soinketa edo luzaketa ikastaroak eskainiko dituzte kiroldegian

Bihar, asteazkena, irekiko dute Zestoako Udalak ikasturte honetan eskainiko dituen kirol ikastaroetan izena emateko epea. Adin tarte guztientzako soinketa, total training eta luzaketak eta gap ikastaroetan izena emateko aukera egongo da. Saioak urrian hasi eta maiatzean amaituko dira.

Kirol sailak jakinarazi du, ikastaroetarako taldea sortzeko gutxieneko izen emate kopurua betetzea beharrezkoa izango dela. Bestalde, ikastaroetan izena ematen dutenek, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango dute: erdia ikastaroa hasten denean, eta beste erdia abenduan.

Saioetan parte hartu ahal izateko kiroldegian eman beharko da izena (astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Taldeak sortu diren edo ez irailaren 28tik 30era bitartean jakinaraziko dute. Horretaz guztiaz gain, kirol sailak azaldu du 2022ko ikasturtean mantentze gimnasian izena emanda zeudenek ez dutela berriro izena eman beharrik izango datorren abendura arte.

Hemen eskaintza:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide