‘Trans gaia plazara’ hitzaldia antolatu dute Bargaztakek eta Udalak hilaren 15erako
Danbolin— 2021-12-10Loratuz Lotu Trans helduen elkarteko kideek ‘Trans gaia plazara’ hitzaldia eskainiko dute datorren asteazkenean, abenduak, 15, Zestoan. Antolatzaileen esanetan, oinarrizko kontzeptuak edo Gurutzeta ospitaleko genero unitatearen funtzionamendua izango dute hizpide saioan. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, Alonderoko Kultur Aretoan.