Tren TxikienTopaketaren zortzigarren edizioa egingo da larunbatean Iraetan
Danbolin— 2024-06-13Urtero bezala, aurten ere Trenak elkarteak 5″ko Tren Topaketa antolatu du Udalaren laguntzarekin. Futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuitu ondoan bilduko dira Euskal Herritik, Valentziatik, Bartzelonatik eta Asturiastik etorritako 30 tren zale inguru. Goizean zehar tren txikiak ikusgai egongo dira eta arratsaldean gainean ibiltzeko aukera izango da.