Albisteak

[TTAK!] “Alarmak pizteko” espetxealdi ostea

Jon Ugarte zestoarrak Berriako Jon O.Urain kazetariarekin hitz egin du Harrera laguntza elkarteari buruz:
Euskal presoen kopurua apalduz doan neurrian, gora doa kartzelaldiaren ondoren laguntza behar duten preso ohiena. Harrera elkarteari handitzen ari zaizkio lan bolumena eta gastua, eta 60-70 urtekoen egoera zaurgarriaz ohartarazi du.

Harrera laguntza elkartea 2012an sortu zen, espetxetik irten eta horren beharrean dauden euskal presoei era askotariko laguntza emateko; administrazioetan egin beharreko paper kontuak, gidabaimena berritzea, osasun arreta, lan munduratzea… Elkarteak, ordea, paradoxa bat du: 2012an, Harrera sortu zutenean, 613 euskal preso zeuden, eta orain 226 dira. Preso kopurua jaisten ari da, eta, beraz, espetxetik irten ondoren laguntza behar dutenena handituz doa: «Ontzi komunikatuak dira: kartzelan dauzkaten arazoak desagertzen dira, baina gizartean diren arazo arruntak agertzen zaizkio», azaldu Jon Ugarte Harrerako kideak (Zestoa, Gipuzkoa, 1958).

Horien zaurgarritasuna nabarmendu du Ugartek, sarri itzalean geratzen baitira aske geratzean sortzen diren zailtasunak: «Jendeak pentsa dezake preso batek, irtetean, bere burua defendatu dezakeela. Baina 25 urte barruan eman dituen batek ez du baliabiderik bere burua defendatzeko; herren dago. Jendeak ez du behar bezala antzematen hori».

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide