Albisteak
[TTAK!] “Alarmak pizteko” espetxealdi ostea
— 2021-01-04Harrera laguntza elkartea 2012an sortu zen, espetxetik irten eta horren beharrean dauden euskal presoei era askotariko laguntza emateko; administrazioetan egin beharreko paper kontuak, gidabaimena berritzea, osasun arreta, lan munduratzea… Elkarteak, ordea, paradoxa bat du: 2012an, Harrera sortu zutenean, 613 euskal preso zeuden, eta orain 226 dira. Preso kopurua jaisten ari da, eta, beraz, espetxetik irten ondoren laguntza behar dutenena handituz doa: «Ontzi komunikatuak dira: kartzelan dauzkaten arazoak desagertzen dira, baina gizartean diren arazo arruntak agertzen zaizkio», azaldu Jon Ugarte Harrerako kideak (Zestoa, Gipuzkoa, 1958).
Horien zaurgarritasuna nabarmendu du Ugartek, sarri itzalean geratzen baitira aske geratzean sortzen diren zailtasunak: «Jendeak pentsa dezake preso batek, irtetean, bere burua defendatu dezakeela. Baina 25 urte barruan eman dituen batek ez du baliabiderik bere burua defendatzeko; herren dago. Jendeak ez du behar bezala antzematen hori».
Egin zaitez bazkide