Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.


Argazkia: Sukalerrian
Miren Nogales Joseba Argiñanoren ETB1eko Sukalerrian saioan izan zen atzo, astelehena. Otsailaren 1ean estreinatuko da zestoarrak Mikel Pagadirekin batera aurkezten duen Herri Txiki, Infernu Handi telesaila, eta 12. denboraldi berri horren inguruan aritu zen Argiñanoren saioan. Bestalde, honakoa izan da aurkezlearekin batera saioan prestatu duen platera: juliana zopa arrautzarekin eta baratxuri ogi txigortuarekin. Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko Sukalerrian saioa, osorik.