Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igor Ameztoi izan zen atzo Xabier Madariagak aurkeztutako Ur Handitan saioan. Gaueko 22:30ean hasi zen eta bertan, heldutasunera arte armairu barruan egon diren hainbat pertsona elkarrizketatu zituen Xabierrek, Igor tarteko.
Saioan zehar, Igorrek bere ibilbide eta bizimodu pertsonalaren inguruan hitz egin zuen. Urte luzez bere buruari homosexuala dela ukatu diola kontatu zuen eta erreferente faltak nahiz beste arazo pertsonal batzuek asko zaildu ziotela gizonak gustatzen zitzaizkiola aitortzea.
Saioa osorik ikus dezakezue ondorengo esteka honetan: https://www.eitb.eus/eu/nahieran/saioak/ur-handitan/adinarekin-harrotasuna/osoa/9327/243438/