Albisteak

[TTAK] Iker Olkoz ETB1eko “Mihiluze” saioan izan da

Ilaski Serrano eta Antton Telleriak aurkezten duten ETB1eko Mihiluze saioan izan zen atzo, asteazkena, Iker Olkoz, Zestoako bizilaguna. Bere jaioterriko lagun Julenekin batera parte hartu zuen, eta lehenengo saioan maila bikaina erakutsi zuten, azken unera arte lehian arituz.

Bikoteak 680 puntu lortu zituen, eta horri esker lehen postuan sailkatu, bigarren fasera igaro eta hurrengo saioan parte hartzeko txartela eskuratu zuten. Baina saioa ez zen hor amaitu: urrezko galdera asmatu, eta 1.000 euro irabazi zituzten.

Gaur jarraituko dute lehiaketan, eta dagoeneko 55.250 euroko botea dago jokoan.

Atzoko mihiluzeko saio osoa ikus dezakezue ondorengo esteka honetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide