Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urola Kostako Hitzaralako elkarrizketa egin dio Nerea Uranga kazetariak Luis Arregi ‘Lopene’ itzainari:
Omenaldia jaso zenuen astelehenean Aizarnazabalgo Kintopeko idi probatan. Ezustekoa hartu al zenuen?
Bai, sorpresa handia izan zen, ez nuelako espero. Baina gustura jaso nuen, horrelakoak estimatu egin behar izaten direlako.
30 urtez itzain jardundakoa zara. Nolatan hasi zinen?
Txiki-txikitatik horixe izan da nire zaletasuna. Betiko afizioa izan da, eta 20 urterekin hasi nintzen plazetan itzain.
Beti izan al dituzue idiak etxean?
Bai, beti. Nik ez nuen ezagutu gure aitita Juan Mari [Arregi], baina hura ezagutu zutenek esaten dute hura zela gure etxean benetako idizalea zena.
Irakurri elkarrizketa osorik HEMEN