Albisteak

[TTAK] Maria Teresa Larrañaga, 101 urterekin, eguerdiko Gaur Egun saioan

100 urtetik gorakoak geroz eta gehiago direla zioen albistea eman dute, eguerdian, Gaur Egunen eta adibide gisa Maria Teresa Larrañaga iraetarrari egin diote elkarrizketatxoa. Momentuan 101 urte dituela eta laster 102 egingo dituela esan du Maria Teresak eta ez duela formula berezirik horren ondo egoteko. Pasarte laburra baina polita ere kontatu du: 18 urterekin hasi omen zen Bainuetxean lanean, jende aberatsa joaten omen zen Bainuetxera eta tartean Varela jenerala, eta Maria Teresak azazkalak txukuntzen omen zizkion bere logelara joanda.

Albistegian esan dutenez, azken 16 urtean %75 igo da 100 urtetik gorako herritarren kopurua eta gaur egun EAEn 883 dira 100 urte baino gehiago dituztenak, horietatik 757 emakumezkoak eta 126 gizonezkoak.

Ikusi albistea 28. minututik aurrera.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide