Albisteak

[TTAK!] Urtain gorenera iritsi zenekoa

Jose Manuel Urtain boxeolariari buruzko erreportaia idatzi du Arnaitz Gorriti kazetariak Naiz-en:

Kontakizun honek ez du «Hamaseigarrenean aidanez» beste behin gogoratuko, ez du aipatuko Ibar familiako adar batek, AEBetara joanda, bere baitan bizi izandako tragedia greko amaiezina. Herri kiroletan aurkaririk ez nonbait, eta boxeora pasa zen «Morrosko» ahaztezinaren puntu gorenena erakutsi nahi du, pabiloiak betetzen zituen sasoia, 1970eko azaroaren 10a kasu. 1968tik 1977ra iraun zuen karrera bateko puntu gorena izan zen, nahiz eta KOz galdu.

Jose Manuel Ibar Azpiazuren boxeo karreran aurreneko porrota 1970eko azaroaren 10ean heldu zen. Egiari zor, bigarren porrota zuen, Alfredo Vogrig italiarrari gerritik behera emandako kolpeengatik kaleratu egin baitzuen epaileak 1970. urte hartako abuztuaren 1ean, Donostian. Esan bezala, azaroaren 10 hartan aurpegia mailatuta eta Europako txapeldunaren gerrikoa galduta amaitu zuen Urtainek, baina, era berean, agian boxeolari gisa izan zuen puntu gorena ere huraxe izan zela esan liteke. Izan ere, behingoagatik, Urtain ez zen ikuskizun soila, boxeo borrokaldi on batek behar duen buruz buruko lehiakide duina baino.

Jarraitu irakurtzen hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide