Albisteak

[TTAK] Verónica Sánchez zestoarra “El Conquistador del Fin del Mundo” saioko lehiakide izango da

Atzo gauean hasi zen El Conquistador del Fin del Mundo telesaioaren 22. edizio berria ETB2 katean. Bertan, aurtengo lehiaketaren dinamika eta funtzionamenduaren berri emateaz gain, taldeak eta taldekideak aurkeztu zituzten. Eta lehiakideen artean Verónica Sánchez zestoarra dago, egun Hernanin bizi dena.

44 urte ditu eta supermerkatuan apal betetzaile gisa lan egiten du. Talde gorriko kidea izango da, Yocahu taldekoa. Aurkezpen saioan bertan Verónicak zeresana emango dela iragarri zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide