Albisteak

[TTAK!] Zahar etxeetan konpondu beharreko guztia

Koronabirusak zahar etxeetan izan duen eraginaren inguruan aritu dira Pello Igarataundi, Naxari Arakistain eta Joseba Illarramendi Berrian:

«Lehen, hobeto, xomorro xahar hau sartu arte»

Pello Igarataundi eta Naxari Arakistain. Egoiliarrak

Zestoako San Juan egoitzari «etxe» esaten diote Arakistain eta Igarataundik; goratu egiten dute hango langileen jarduna, «xomorroak» bizitza estuagoa egin duen garai ilunotan ere.

Bizialdiaren bederatzigarren hamarraldian sartuta daude biak, hauskortasuna saihestea ezinezkoa den aro horretan. Hala ere, tente daude oraindik, burua argi, solasa zoli. Pello Igarataundi Unanuek (Zestoa, Gipuzkoa, 1927) eta Naxari Arakistain Egigurenek (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1929) orain urte pare bat utzi zuten beren etxea, ezkondu ondorenean Zestoan elkarrekin hartu zuten bizilekua. Orain, «etxe» esaten diote Zestoako San Juan adinekoen egoitzari: «Gure etxea da». Sentitzen dute bertako langileek, oinarrizko zaintzez aparte ere, bizitzeko ezinbestekoa den abaroa ematen dietela, girorik maitekorrenetan ematen den artaren hatsa. «Hemen dauden neskak eta! Noiznahi gure ondora etortzen zaizkigu, gure ohera: ‘Nik ere hementxe egingo dut lo’. Oso-oso jatorrak dira. Etxe honek ez dauka aitzakiarik; tokia ezin hobea da», azaldu du Arakistainek. Horrexek pandemiak ekarritako nekeak arindu dizkiela argi dute biek, baina sumatu dute haren itzala. «Lehen, hobeto, xomorro xahar hau sartu arte».

Jarraitu irakurtzen hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide