Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Herri bat bere zaintza eredua sortzen” argitaratu dute Argia aldizkarian:
Zestoa Gipuzkoako Urola bailaran dagoen herria da. 3.800 biztanle ditu. 2019tik zaintza sarea garatzen ari dira: herriko baliabide profesional guztiak koordinatu eta zestoarrek elkar zainduko duten eredu komunitario bateranzko bidea egiten hasi dira. Udalak du egitasmoaren gidaritza eta koordinazio lanetan ari da San Juan Fundazioa. Zestoak abiapuntu oso aproposa du udalerriak nahi duen zaintza eredua diseinatu dezan: adinekoen San Juan egoitza izaera publiko sendoko fundazio batek kudeatzen du, eta Gisasola egoitzaren jabea familia bat da. Biak enpresa handien atzaparretatik libre dira.
Irakurtzen jarraitu nahi baduzu hemen artikulu osoa.