Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteburu honetan bukatu dute txanpinoiko parke berria. Orain dela bi-hiru astetik aritu dira auzolanean. Astelehenean haurrak ikastetxera iritsi eta parke berriarekin egin zuten topo. Ikastetxeko irakasleek bi eraikinetako jolastokien inguruko lanketa bat egina zuten, espazioak beste era batera aprobetxatu zitezkeela ikusi zuten. Auzolanean egindako lanari esker, ideia gauzatu da. Argazkietan ikusi daitekeen modura, haurrak gozatzen ari dira parke berrian. Irakasleek, haurrak oso gustura dabiltzala komentatu digute eta positiboki baloratu dute ekimena. Joseba LarraƱagak, ikastetxeko zuzendariak, proiektu honek beste batzuei bide ematea nahiko luketela azaldu digu. Goiko eraikinerako ere beste antzeko ideia batzuk baitituzte.
IRUZKINDU