Albisteak
Txara kooperatiba zabalduko dute bihar, Arroabean
— 2021-05-14“Herritik eta herriarentzat” sortutako proiektua da. Dendaren irekierarekin batera, inguruko ekoizleen azoka antolatu dute.
Txara janari denda zabalduko dute bihar goizean Arroabean. Hilabete askotako prestaketen ostean, argia ikusiko du bihar lau arroarrek martxan jarritako proiektuak. “Herritik eta herriarentzat” sortutako proiektua dela diote sortzaileek eta kooperatiba gisa funtzionatuko dute.
Egun berezia izango da biharkoa eta irekiera eguna izanik, inguruko ekoizleen azoka antolatzea erabaki dute, denda aurrean, hau da, auzoko plazan. Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean egongo da azoka eta dendako ateak zabalik izango dira. Txarako kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte biharko zitara. Gaur, ostirala, proiektua herritarren aurrean aurkeztuko dute 20:15ean, eskola zaharrean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide