Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko Txara kooperatibak, bihar, azaroak 27, urteko batzarra dela eta 19:00etan itxiko dute, ohiko ordutegia baino lehenago. Kooperatibako bazkide guztiak bilera honetan parte hartzera gonbidatuta daude, non proiektuaren aurrerapenak eta erronkak aztertuko diren.
Janari dendako talde eragileak dei egiten die herritarrei kooperatibarekin bat egitera. Txarak tokiko merkataritza-eredua sustatu nahi du, eta elikadura-burujabetzan oinarritua betetzen ditu bere apalak, egunero kontsumitzeko produktu ugari eskainiz.
Bazkide izateko 50 euroko bazkide kuota ordaindu behar da. Horrela, batzarretan parte hartzeaz gain, dendako poltsa eta giltzak eskura ditzakezu, bazkideei nahi duten ordutegian erosketak egiteko aukera ematen diena.