Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, osteguna, iritsiko da 22. Korrika Zestoara. Ordu txikitan iritsiko da aurtengoan Korrika gurera, iluntzeko 01:30ean hain zuzen. Korrika iritsi bitartean esna mantentzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Zestoako Korrika Batzordeak. Arratsaldeko 19:00etan, Kittu txarangak herriko kaleak alaituko ditu; 22:00etan, Korrikaren aldeko brindisa egingo dute Portalen eta ondoren, karaokea hasiko da. Arroabean, berriz, afaria egingo dute auzoko elkartean eta jarraian jolasak egingo dituzte.