Albisteak

Txikitasunean Handi eguna ospatuko dute larunbatean Arroabean

Festa giroan izango da nagusi larunbatean Arroabean. Beste urte betez, Txikitasunean Handi eguna antolatu du Arroako Festa Batzordeak. Goizetik iluntzera arte izango da zer gozatu auzoan. 08:30ean, Endoiara mendi irteera egingo dute plazatik abiatuta eta parte-hartzaileek bidea oinez zein bizikletaz egiteko aukera izango dute.

Arratsaldeko 18:00etan Korrikaña hasiko da. Aurten lehen aldiz antolatu dute lasterketa eta 4,5 kilometro izango ditu. Korrikalariek bost itzuli eman beharko dizkiote auzoari eta buelta bakoitzean kañoi bat edan beharko dute. 18 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera eta 17:30ak baino lehen eman beharko dute izena. Lasterketaren ondoren Elektropapo elektrotxarangak auzoko kaleak alaituko ditu.

21:30ean, herri afaria egingo dute. Afarirako izen ematea bihar arte egongo da zabalik Txomin tabernan. Txartel bakoitza 20 euro ordaindu beharko da.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide