Albisteak

Txikitasunian haundi eguna ospatuko dute datorren larunbatean Arroabean

Udazkeneko egitarau bateratuaniragarri bezala, Arroabekoek badaukate hitzordua: urriaren 11n ospatuko dute Txikitasunian Haundi Eguna. Auzoa festaz beteko da egun osoan zehar.

Goizean, auzoko txikientzako Txepetxa saio berezia izango da eta eguerdian herriko trikitilariek giroa alaituko dute. Ondoren, frontoian elkartuko dira herritarrak herri bazkarian; bazkalondorean, berriz, bingoa eta sari bereziak banatuko dira.

Arratsaldean, haurrentzat “Izeba Felisaren Magia ikuskizuna” eskainiko da. Ondoren iritsiko da eguneko jarduera nagusia: Txinga erronka. Duela lau hamarkada Agustin “Billabier”-ek Arroan ezarritako marka (75 plaza 27 kiloko txingekin) hobetzen saiatuko dira Mikel Agirre, Pablo Alvarez, Ibai Sanz eta Andoni Zubiaurre.

Egitaraua musikaz borobilduko da: 20:00etan Mugi panderoa erromeria izango da, eta gaua luzatzeko, 23:00etatik aurrera DJ Indate eta DJ Saizar arituko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide