Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arroabean prest dute “Txikitasunian haundi” eguneko egitaraua. Urriaren 15ean izango da aurten. Goizeko 10etatik 14:00ak bitartean baserritar eta artisauen azoka egongo da Idiakaitzek girotuta. Arratsaldeko 17:00etan buruhaundiak eta 18:00etan umeentzako erromeria Izer eta Alabierrekin. Gosetzerako, 20:00etan, parrilada eta egunari amaiera ona emateko, 22:00etan, Izer eta Alabierrekin erromeria.
Antolatzaileek, Ezkaizto auzo elkarteak eta Txikitasunian haundi elkarteak, bertaratzeko zerbitzu publikoa erabiltzeko eta indutrigunean aparkatzeko eskaera egin dute.