Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ostegun honetan hasiko da 2017ko Zestoako Txokoko Txapelketa. Gaur hasi eta ekainaren 9a bitartean osatu diren ligaxkatako partidak jokatuko dira. Ondoren kanporaketak izango dira ligaxkan ondoen sailkatutako bikoteen artean. Eskiuneko argazkian ikus dezakezue partiden egutegia.
Gainera, txapelketari hasiera eman aurretik, frontoi zaharrean berritze-lanak izan dira. Txokoko paretean edo frontoi luzeko ezker paretean hainbat zulo zeuden orain arte. Azken egunetan zulo horiek bete dira eta atzo bertan pintatu zuten urdinez frontoi zaharra.
Txokoko txapelketako partidak jokatzen diren ordu beretsuan lau koadro barruko pala txapelketako partidak ere ikusi ahal izango dira Zestoako frontoi zaharrean. Palako txapelketa asteazkenean hasi zen.
IRUZKINDU