Albisteak

Txokoko Pilota Txapelketako izen ematea zabaldu dute

Urteroko legez, aurten ere badator Txokoko Pilota Txapelketa Gurutzeaga pilotalekura. Eskuzko binakako txapelketa honetako lehen partidak maiatzaren 22an, ostegunez, jokatuko dira aurtengo edizioari hasiera emateko.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 18ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. Horretarako, kaleetan jarritako karteletan bikotearen izen-abizenak eta telefono zenbakiak idatzi beharko dituzte. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Gainera, bikoteek gutxienez bi partidatan aritu beharko dute epaile lanetan. Parte hartzaileek, ohiko moduan, zein egunetan jokatu ahal izango duten adieraziko duen egutegia aurkeztu beharko dute maiatzaren 20a, asteartea, 17:00ak baino lehen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide