Albisteak

Txokoko Pilota Txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Ekainaren 2an hasiko da 2022ko Txokoko Pilota Txapelketa. Gaur, ostirala, zabaldu dute izena emateko epea, eta parte hartu nahi duten bikoteek maiatzaren 29ra bitartean izango dute izena emateko aukera Koiote eta Portale tabernetan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta parte hartzeko bikoteko bat zestoarra izatea ezinbestekoa da.

Maiatzaren 30 iluntzean izango da lehen faseko zozketa, eta bikote bakoitzak partidak jokatzeko libre egongo den egutegia eraman beharko du, antolatzaileek txapelketa hasi aurretik egutegi ofiziala argitaratu ahal izateko. Beraz, beharrezkoa izango da bikote bakoitzeko bat behintzat zozketara joatea.

Aurten lege berri batekin dator txapelketa, eta ordezkoen parte hartzearekin dago lotuta. Ordezko izango denak, bikote bakarrarekin jokatu ahal izango du. Hori horrela, ez da onartuko ordezko izango den jokalaria bi edo bikote gehiagorekin aritzea. Bikote ofizialek, aldiz, ordezko ezberdinak izan ahalko dituzte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide