Txokoko txapelketa 2018

Atzo hasi zen 2018ko Txokoko Txapelketa bi partida jokatuz; lehendabiziko partidan, Txapei anaiak gailendu egin ziren Irure eta Liam bikoteari, 30-24. Bigarrengo partidan aldiz, Muno eta Lain bikoteak Sathya IƱaki bikoteari irabazi zion 30-2.

Bestalde, gaurko partidak honako hauek izango dira arratsaldeko 19:30ean hasita (eguraldiak laguntzen badu): lehenengo partidan, Jantxi-Kixkurra bikotea indarrak neurtuko ditu Ander-Hetor bikotearen aurka. Bigarrengoan aldiz, Arrita-Xela bikotea nor baino nor arituko dira Mikelak eta Josuk osatzen duten bikotearen aurka.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide