Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txokoko txapelketa azken txanpara iristen ari da. Gaur arratsaldean hasiko dira aurreneko final-laurdenak jokatzen, arratsaldeko 17:45eatatik aurrera. Bi partida jokatuko dituzte: Xabat eta Mattin, Eñaut eta Oier Arantzetaren, eta Jon Sorazu eta Lain, Aner eta Adonisen aurka. Bigarren final-laurdena bihar, ostirala, jokatuko da, 17:30ean. Txapeitarrak Mikel eta Oierren aurka arituko dira. Azken final-laurdena datorren astelehenean, uztailak 3, izango da, Jantxi eta Kixkurra, Ibon eta Aitzolen aurka.
Finalerdiak uztailaren 5ean izango dira, arratsaldeko 18:30ean, eta finala hilaren 7an jokatuko da, ordu berean.