Albisteak

Txupinazoa alaitzeko helburuz, Aranzabal kondearen etorrera

Ikusita, herriko festetako txupinazoak ez duela  indarrik, herriko gazte talde batek txupinazoa bultzatzeko helburuarekin, Aranzabal kondearen etorrera antolatu du. Garai batean Zestoara etortzen ziren urzaleak parodiatuz, txupinazoko orduan, giro ironiko eta alaia sortzea da asmoa. Kondeari ongietorria egingo zaio Bainuetxetik herriko plazara lagunduz eta bertara iritsitakoan San Joan Egoitzako eta Gisasolako egoliarrek txupinazoa botako dute.

Irailaren 7an 18:00etan Bainuetxera agertzeko deia egiten zaie herritarrei. Giroan sartzeko, 40. hamarkadako arropa edo apaingarriekin agertuta, askoz hobe! Bainuetxean tragotxo bat hartuko da topa eginez eta segidan plazara kalejiran. Herri-antzerkia girotzen Berzosax taldea arituko da.

2 kondearengana




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide