Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguerdiko 12:00etan bota dute txupinazoa eta hasi dira festak Iraetan. Azken urteetako ohiturari jarraituz zuhaitz landaketa ere egin dute, aurten, hiru intxaurrondo.
Arratsaldean jarraituko du festak, 16:00etan jaioberriei omenaldia egingo zaie eta ondoren umeentzako puzgarri eta jolasak. Iraetako tren txikian ibiltzeko aukera ere izango da eta arratsaldeari bukaera emateko txokolate beroa.
Bihar Santa Ines eguna:
10:00etan Kale animazioa
11:00etan Santa Ines eguneko Meza Santua
12:00etan Santa Ines Pilota Txapelketako finala; Arrita-Ander eta Kixkurra-Aitzol.
14:30ean Iraetako Gure Ordeka elkartean bazkaria
17:30ean Urrezko Aizkora; Atutxa II-Txikia IV eta Otaño-Azpilikueta. Errota Harriarekin; Jokin Eizmendi, Jon Gisasola, I. Albizu “Goikoetxe”, X. Peñagarikano eta Beñat Telleria.