Albisteak

Uda aurreko azken bilera egin zuen atzo Kultur Mahaiak

Dozena bat lagun bildu ziren atzo Kultur Mahaiaren hirugarren bilera zabalean. Uda aurreko azken bilera izan zen atzokoa eta “agenda” izan zuten hizpide. Kultur talde guztiek agenda bateratu eta koordinatu bat izatea ezinbestekoa dela azaldu zuten bileran parte hartu zutenek. Talde txikitan jarrita, hiru puntu landu zituzten. Alde batetik, “agenda” bateratu horrek izan beharreko funtzionamendua. Bestetik, ekintzak egiterako orduan kultur taldeen arteko elkarlana nola gauzatu beharko litzatekeen eta azkenik, hilero sortzen den kultur agenda hori non eta nola ikusarazi behar den.

Hurrengo bilera, irailaren 26an izango da. Herriko talde eta eragile ezberdinek pasa den maiatzean bete zuten galdetegian, herriko kultur ekintzak garatzeko azpiegitura egokiak izatea kezka orokorra zen. Beraz, kultur taldeek dituzten azpiegituren analisia egiten hasiko dira iraileko bileran. Kultur mahaiko kideek azaldu dute gai honi helduko dion azpitalde bat osatzea aurreikusten dutela.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide