Udaberri Saria irabazi dute Abantzuko pilotariek
Danbolin— 2021-06-29

Pilotariak finala jokatu ostean Aitzurin. (Gipuzkoako Pilota Federazioa)
Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatu zuten finala eta 22 eta 17 gailendu ziren zestoarrak.
Eskuz binakako bigarren mailako Udaberri Saria irabazi dute Zestoako Abantzu Pilota Klubeko pilotariek. Asteburu honetan jokatu dute finala, Zumaiako Aitzuri frontoian. Mattin Eizagirre eta Xabat Sasiainek ordezkatu zuten Zestoa, Oiarpe pilota taldeko Ugaitz Iriarte eta Haitz Aranbururen aurka. 22 eta 17 gailendu ziren zestoarrak.