Albisteak

Udaberriko IV. Argazki Rallya antolatu du Ezkaiztok

Laugarren aldiz Udaberriko Argazki Rallya antolatu du Arroabeko auzo elkarteak. Maiatzaren azken igandean izango da, hilaren 26an.

Rallyak hiru orduko iraupena izango du, goizeko 10etatik eguerdiko 13:00ak arte. Argazkiak egiteko gai zehatzak emango zaizkie parte hartzaileei eta azken gai sorpresa gehituko zaie saioaren amaieran.

38 argazkiren entrega egin beharko dute egunean bertan eta aste bete izango dute argazki horiek gai bakoitzari egokitzeko. Ondoren adituen epaimahaiak eta auzotarren bozken bitartez erabakiko dira irabazleak.

Maria Roa, antolatzaileak adierazi digunez epaimahaia osatu gabe dago, baina argazkilaritzarekin zer ikusia duten pertsonak bilatuko dituzte aurtengoan ere.  Rallyaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, arroako.argazkirally@gmail.com helbidera idatzi dezake.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide