Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Urtero bezala Txokoko Pilota Txapelketa antolatu da aurten ere. Izen ematea zabalik dago maiatzaren 12a bitartean. Koiote eta Portale tabernan eman beharko da izena edota antolakuntzako edozeinekin harremanetan jarrita. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta antolakuntzak bereziki jende gaztea eta adin batetik gorako jendea ere animatu nahi du txapelketan parte hartzera. Maiatzaren 20an, astelehenean, emango zaio aurtengo Txokoko Txapelketari hasiera.