Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Udako garaian egin ohi diren belar mozketa lanak martxan daudela jakinarazi du Udalak. Atzotik hasita, lanak egiten ari diren bideak zenbait unetan itxita egongo dira egunotan.
Belar mozketa lanak ondorengo tokietan egingo dira: Errotazarretik Iraetarako bidegorrian, Bentapeligron, futbol zelai zaharrean, eta Lilibetik bainuetxea eta trenbideraino doan bidean, Etorrabideko bidegurutzetik Lilibeko tuneleraino, hain zuzen ere.