Albisteak

Udako egitaraua antolatzeko bigarren bilera egingo dute ostegun arratsaldean

Udako kultur eta kirol egitaraua osatzeko asmoz, bilera deitu du ostegunerako Udalak. Hasiera batean bilera asteazkenean egitea pentsatzen zen baina azkenean ostegunean izango da, maiatzak 20, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko atarian. Saio horretan herritarren esku artean dituzten ekimenen datak zehaztuta eramatea komeni da eta gustuko dituzten proposamenak ere helarazi beharko zaizkio kultur teknikariari.

Udalaren helburua ekainetik urrira bitartean hogei bat emanaldi antolatzea da. Iaz egin zen moduan, ume eta gaztetxoentzako aukera zabala prestatuko dela azaldu du Udalak: “Ikus-entzunezko bat edo beste izarpean ikuzteko aukera izango da, eta jakina, musikak tarte berezia izango luke. Kirolak ere izango du bere lekua udako ekitaldi horietan”.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide