Albisteak
Udako egitaraua forma hartzen ari da
— 2021-05-21Hogei lagun inguru bildu ziren atzo ekainetik irailera bitartean iraungo duen egutegia zehazteko bileran.
Udako egitaraua prestatzeko bigarren bilera egin zen atzo arratsaldean. Hogei lagun inguru bildu ziren kiroldegi kanpoko aterpean. Proposamenak egiteko eguna izan zen atzokoa, eta pixkanaka, ekainetik irailera bitarteko egutegia forma hartzen hasi da.
Zestoako Udalak balorazio “oso baikorra” egin du herritarren ekarpenen inguruan eta eskerrak luzatu dizkie: “Denon artean, herri biziagoa eta ederragoa” egingo dugula adierazi dute. Era guztietako ekintzak antolatuko dituzte, adin multzo ezberdinei zuzenduak. Herrigunean zein auzoetan izango dira ekintza horiek.
Egitaraua ez dago amaituta, eta egun batzuk barru taldetxo bat bilduko da musika eskaintza osatzeko. Zestoako Udaletik deia egin dute taldetxo horretan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko interesa leukakeen jendeak izena eman dezan Kultura Saileko e-mailera idatzita (kultura@zestoa.eus). Aste pare bat barru, behin betiko egitarauaren aurkezpena egiteko asmoa dute Udalak zein herriko eragileek eta “Udan zer Zestoan?” egitasmoaren diseinuan parte hartu dutenek.
Egin zaitez bazkide