Albisteak

Udako ekintzen egitaraua iragarri du Udalak

Pandemia egoera dela eta, auzo eta herriko festak bertan behera gelditu dira bigarren urtez. Hala ere, uda guztian zehar kultur eta kirol egitarau berezi bat antolatu du Udalak aurten ere, herriko bizitzari eta kultur eta kirol arloari bultzada bat emateko asmoz. Maiatzaren hasieran hasi ziren egitarauari forma emateko lehen bilerak egiten eta horiek eman dute fruitua:  “Udan zer Zestoan”  egitaraua.

Udalaren esanetan, jendearen parte-hartzeak garrantzi handia izan du eta egitarauan, kanpotik ekarritako eskaintza zabalaz gain, herrian bertan eta herritarrek sortutako jarduera franko izango direla jakinarazi dute. Egitaraua osatzen aritu diren herritar guztiak eskertu nahi izan ditu Zestoako Udalak: “Eskerrak eman nahi dizkiegu egitarau hau egiten parte hartu duten guztiei, besteak beste, beraiek gabe ezin izango zelako hain egitarau aberatsa prestatu”.

Herrigunean zein Arroabean, Arroagoian eta Aizarnan izango dira ikuskizunak. Horrelako egitasmoak seguruak direla azpimarratu nahi izan du Udalak: “Iaztik hona, pandemiaren egoera hobetzen joan den honetan, askoz arrazoi gehiagorekin esan behar dugu honelako egitasmoak seguruak direla, eta herri baten bizi kalitatea bultza nahi badugu ezinbestekoa dela herriko kultur eta kirol dinamizazioari lehen mailako garrantzia ematea”.

Sarreren salmentari buruzko oharra:
Abuztuaren 20ko ekitaldirako (Trikidantz) ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea (Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea. 943 86 88 12).
Abuztuaren 28 eta irailaren 4 eta 11rako, berriz, aurrez sarrera erosi behar da (10€) eta izena eta telefonoa eman (Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea. 943 86 88 12).  Abuztuaren 20ra arte, Zestoan erroldatutakoek bakarrik erosi ahal izango dituzte sarrerak.

EGITARAUA

Uztaila

16 – Arroabea. 17:30ean, Niala Magoa. Ondoren, Belaunaldiarteko Parkearen inaugurazioa. 20:30ean, Tio Teronen Semeak.

17 – Arroabea. 11:00etan Puzgarriak. 16:00retan, Umeen pala txapelketa. 18:30ean, Helduen pala finala. 22:00etan Trikidantz.

18 – Arroabea. Funbos Factory Freestyle Show Team (bizikleta ikuskizuna). 17:00etan, bingoa. 18:00etan, Perurenaren emanaldia. 22:00etan Dudik-pe taldearen kontzertua

Zestoa. 19:00etan Igandetako Txaranga Zestoan.

23 – Zestoa. 22:00etan, gazteen bertso saioa Gaztetxean.

24 – Arroagoia: 19:30ean, Esti eta Mikel Markez. 22:30ean, pelikula. Aurrez izena eman behar da 646142596 telefono zenbakian

25 – Arroagoia- 12:30ean, Zestoako Musika Bandaren kontzertua. 19:00etan, Iago magoa. 22:30ean, auzoko argazkilarien proiekzioa.

26 – Arroagoia. 19:00etan, herri kirolak.

30 – Zestoa. 16:00-20:00 puzgarriak eta apar festa frontoi zaharrean eta Kultur Etxe atarian.

31 – Zestoa. 10:00-20:00 FundizioFeste kontzertuak estazioko industrialdean. 22:15ean, profesionales eskupilotako partidak kiroldegian.

Abuztua

8 – Zestoa. 19:00etan, Igandetako Txarangaren emanaldia arkupetan.

13- Aizarna. Ikuskizunak

14- Aizarna. Ikuskizunak

15- Aizarna. Ikuskizunak

20- Zestoa. 22:00etan, Trikidantz plazan.

27- Zestoa. 19:00etan, Apaxi ipuin kontalaria Euskal Herria plazan. 21:00etan, Zinea izarpean plazan: “Haizearen egia”. 22:00etan zinea izarpean “Suharra”.

28- Zestoa. 22:00etan Bulego eta Nøgen plazan.

29- Zestoa. 19:00etan, Igandetako Txaranga arkupetan. 22:00etan zinea izarpean: “Korosagasti”

Iraila

3- Zestoa. 20:00etan, Soinu magikoak, Zestoako elizan. Toti Matinez de Lezea + musikariak (Alberto Urretxo eta taldea).

4- 11:00etan, Zestoako XI. Gazteen Pilota txapelketa (finalak), frontoi zaharrean. Zestoa. 22:00etan, Zea Mays plazan.

5- Zestoa. 18:00etan, Zestoako X. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan.

8- Zestoa. 18:30ean, pilota jaialdia (Gizon eta Emakume helduak), frontoi zaharrean.

9- Zestoa. 16:30-18:30, haur eta gaztetxoen trial zirkuitua.

10- Zestoa. 20:00etan, Zestoako Musika Bandaren kontzertua plazan.

11- Zestoa. 22:00etan, Manitu + Talde sorpresa, plazan.

17- Zestoa. 19:00etan, Itxaropena Dantza Taldea (Brokel zikloa)

19- Zestoa. 19:00etan, Igandetako Txaranga arkupetan.

26- Zestoa. 19:00etan, Igandetako Txaranga arkupetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide