Udal Gobernuaren jarreraz kezkatuta

Santakutzetan guk ipinitako pankartekin EAJko udal ordezkariek izan duten jarrerarekin minduta, kezkatuta eta haserre gaude. “Emakumeen aurkako indarkeria orori ez! Aski da! Biktimak gogoan” eta “Ez da abusua, bortxaketa da” zioten pankartek. Ez omen zuten nahi inor mintzerik, zein mintzen da mezu horrekin? Gizarteak bere egiten dituen aldarrikapenak dira. Lelo horiekin bat ez egitea edo ez babestea, larria dela uste dugu. Udal Gobernuak emakumeen aurkako erasoen aurkako jarrera ez babestea ez da gure buruetan sartzen. Horrez gain, alkateak Txoko Feministari emandako hitza ez du bete. Hemen, argiago pankartekin gertatutakoa:

  • Santakutz bezperako goizean alkateak taldeko kide bati deitu zion, torileko erdiko balkoian ipinita geneuzkan pankartak ea bazterrera mugitzea zer iruditzen zitzaigun galdezka. Gaia “sensible” dagoela eta barandila “garbi” nahiago zutela.
  • Guk gure artean hitz egin eta irudi zitzaigun danborradarako ez zuela arazo teknikorik sortzen pankartak (beste urteetan beste pankarta batzuk egon izan dira) eta hor erdian egoteko beharra ikusten genuela. Alkateari, gure artean hitz egin eta kaso egingo geniola esan genion, baina berarengana joaterako pankartak baztertuta zeuden.
  • Hizketaldi baten ondoren, gatazkarik ez zuela nahi eta ados, berriro erdira mugituko zituztela. Gezurra! Hitza eman bai, baina ez zituzten mugitu.
  • Gero, danborradan, Udal Gobernuaren jokaera salatzeko bandera batzuk pankartaren atzean jarri ziren eta hortik zinegotzi batek banderak bidaltzeko ahalegina egin zuen.

Udal Gobernuaren jarrera penagarriaren aurrean herritarren jarrera txalotu nahi dugu. Bandera batzuk pankartaren atzean jartzez gain, danborradako talde bat, plazatik irten eta pankartaren azpira
mugitu zen eta erasoen aurkako oihuak ere entzun ziren hainbat danbor joleen ahoetatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide