Udal hauteskundeei begirako batzarra

Asteazken honetan, martxoak 27, datozen udal hauteskundeei begirako batzarra egingo dugu. Zerrenden osaketa, herri-programa, hurrengo asteetan egingo ditugun tailerrak eta maiatzera bitarteko lanen inguruko azalpenak eman eta ekarpenak jasoko ditugu. 19:00etan Kultur Etxean elkartuko gara, zuen ideia eta iritziak ongi etorriak izango dira.

Aukerak baliatuz, Zestoa iluntasunetik argitasunera!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide