Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Asteartean, hilaren 22an, Endoia, Etorra eta Lasaoko baserritarrekin batzarra egingo du Udalak. Bilera Endoiako tabernan izango da, 18:00etan.
Ekimen honen helburua, Udala eta landa eremuko biztanleen arteko harremanak gerturatzea eta baserritarren parte-hartzea indartzea da. Batez ere, hirigunetik kanpo bizi direnak eta inguruan lur sailak dituztenak.
Batzarrean jorratuko diren gai nagusien artean honako hauek daude: 2024ko eskaeren jarraipena, baserri bideen dirulaguntzak, taxibonoa eta zuntzaren zabalpena, besteak beste.