Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urriaren 21ean, Tokiko Gobernu Batzordeak 2026-2029 eperako Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala onartu zuen. Dokumentu honek hurrengo lau urteetarako ibilbidea zehazten du irisgarritasunaren arloan.
Orain arteko planek batez ere “udalerri irisgarria” esparruan jarri izan dute arreta. Oraingo dokumentuak, ordea, beste alderdi bat ere gehitzen du: “udal irisgarria”. Horri esker, udal zerbitzuak, herritarren arreta eta komunikazio-bideak irisgarriago bihurtzeko proposamen zehatzak bildu dira.
Planaren idazketa eta aholkularitza teknikoa Projekta Urbes arkitektura taldeak egin ditu. Talde honek erakunde publikoei ingurune osasungarri eta inklusiboak irudikatzen eta gauzatzen laguntzea du xede. Haien ustez, etxeko sukaldearen diseinutik hasi eta lurraldearen plangintzaraino, arkitektura zein hirigintzako proiektu eta erabaki guztiek izan behar dute gizartea helburu.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak prozesua lagundu du ekonomikoki. Planaren idazketak %85eko dirulaguntza jaso du sail horren bidez, eta horrek aukera eman du proiektua behar bezala gauzatzeko.