Albisteak

Udalak komun publikoa jarriko du Gurutzeko autobus geltoki zaharrean

Udalak komun publikoa jarriko du Gurutzeko autobus geltoki zaharrean datozen egunetan. Bertan dagoen markesina kentzen hasi ziren atzo goizean eta leku horretan jarriko dute komuna. Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutako erabilera mistoko komun autogarbitzailea izango da. Alboetako batean, pixatoki irekia izango du, frontoi aldera. Markesina, berriz, San Juan ermita aurreko plazatxoan jarriko dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide